Ostadar Kirol Fundazioak antolatzen duen gomazko pilotako pala txapelketa hasi da.
Igandean, lehenengo jardunaldia jokatu zuten bi bikotek. Larunbateko partidak gaurko atzeratu zituzten. Aurtengoa txapelketako VII. edizioa da eta, antolatzaileek adierazi digutenez, zazpi izango dira txapela eskuratu nahi duten bikoteak. Horien artean, zazpi alditan txapelketan nagusi izan diren Iñigo Arluziaga eta Oskar Lazcano. Ea nork kentzen dien txapela.