Lasarte-Oria herri bezala eratu zenetik 25. urteurrenarekin bat eginez, Oinatz taldeak gure herriko bazterrak ezagutzeko aukera eskaini nahi die herritarrei.
Horretarako, martxoaren 13an, igandean, mugarriz-mugarri doan ibilbidea osatu dute Lasarte-Oriako mugak hurbiletik ezagutzeko, Brigitarren komentua, Zumaburun zegoen irla, Plazaolako trena, etab.
Goizeko 09:00etan emango zaio hasiera Lasarte-Oriaren mugak ezagutzeko aitzakiaz Oinatz taldeak antolatu duen mendi martxari. Goizeko irteera izango da eta eguerdi aldera etxera buelta egingo da.
Lasarte-Oriak zilarrezko ezteiak bete dituen urte honetan herriaren historia ere ezagutu dadin martxa polita antolatu dute Oinatz taldeko lagunek. Horregatik, herritar guztiak gonbidatu nahi ditu taldeak irteeran parte hartu eta herriko historia ezagutzera.