Haur eta nerabeei buruzko hitzaldi zikloa

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 7a

Seme-alaben hezkuntza eta haien hazkuntza fisikoa, nahiz emozionala dira gurasoen lehentasunetako bat.
Horregatik, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitate, Kontsumoko, Merkataritzako eta Ingurumeneko Departamentuak aurreko urteetan bezala, 7 urte arteko haurren gurasoei eta hezitzaileei zuzenduriko urte osoko hitzaldi zikloa antolatu du.
Baina aurten berrikuntza batekin, hitzaldi hauetan nerabeen gaia ere landuko da.
Ohi bezala, hitzaldiak psikologia eta hezkuntza adituek eskainiko dituzte. Pilar Seminario izango da hauen adibide bat, eta aurtengo zikloari hasiera emango diona.
Hitzorduak Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan izango dira, eta orduari dagokionez, arratsaldeko 18:00etan.

Hitzaldiak

Zortzi hitzaldi izango ditu orotara haur eta nerabeen guraso eta hezitzaileentzako antolatu diren hitzaldien sortak.
Lehenengo hitzaldia asteazkenean izango da, hau da, martxoaren 16an. Pilar Seminario psikologo eta andereñoaren eskutik “Gurasook ere behar dugu laguntza” gaia jorratuko da.
Hurrengoa, apirilaren 12an, antolatu da eta Fermin Korkotegi adituaren eskutik iritsiko zaigu “Jostatuz ikastea” gaia.
Maiatzaren 18an, asteazkenean berriro Pilar Seminarioren txanda izango da, baina oraingo honetan “Semeak/alabak ez dit obeditzen” izango du hitzaldiaren gaia.
Meskal Ros aditua izango da udako oporren etenaldia baino lehen azken hitzaldia emango duena, hau ekainaren 2an izango da eta “Nerabeen aurpegiak” izango du gai hizlariak.

Udako oporrak

Bi hilabete geroago jarraipena emango zaio hitzaldi sortari eta oraingo honetan, ekainean amaiera eman zion Meskal Ros izango dugu berriro kultur etxean. Irailaren 27an, asteartean “Nerabearen espazioak” gaia landuko du.
Urriaren 6an, Josune Martirenaren eskutik “Haurrak, posible ote da eskatzen zaiena lortzea, zigorrik eta mehatxurik gabe?” gaia landuko du.
Pilar Seminariok berriro ere saioa izango du azaroaren 16an, oraingoan, “Lotarako ordua da” hitzaldiarekin.
Eta aurtengo hitzaldi zikloari amaiera emateko Josune Martirena izango dugu hizlari azaroaren 30an, “Nire aita etxe batean eta nire ama beste etxea batean bizi dira” hitzaldiarekin.
Gogoratu hitzaldi hauek guztiak Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan izango dutela leku eta arratsaldeko 18:00etan hasiko direla.