Ostiral arratsaldean herriko ikastolak inauterien magiaz busti eta festa erraldoian murgildu ziren. Kontent ikusi genituen euren mozorroekin ikastolako haurrak, irakasleak, zein gurasoak ere. Inauterien festaz gozatzeko aukera izan zuten ostirala arratsaldean, gainera eguraldia lagun zutela.
Euskal Inauteriak
Igandean, 2011ko inauteriei amaiera emateko urtero bezala Euskal Inauteriak ospatu ziren. Jende ugari bildu zen goiz goizetik.
Goizean eta arratsaldean, bi txandatan herriko kaleak alaitu zituzten musika eta dantzekin. Larunbatean bezala, ateri, eta eguzkia lagun zutela igaro zuten eguna.
Ohiturari jarraituz, hartza ere erre zuten, Okendo plazako lanak medio, Kale Nagusian izan zen aurtengoan ere.
Eta honekin aurtengo inauteriei eta Momo Jainkoari, inauterien iragarleari agur esan zitzaion. Urte bete itxaron beharko dugu berriro ere herriaren izaera asteburu batez aldatzeko.