Zine Soziala hasi da gaur

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 7a

Yo, tambien filmarekin hasi da gaur Danok Kidek antolatutako VII. Zinema Sozialaren zikloa. Pelikularen aurretik Adimen urritasunari buruz aritu dira Gureak-eko languneak.
Datorren astelehenean, martxoaren 14an, inmigrazioa izango da gaia. Esperanza Latina elkarteko kideak egongo dira bertan eta Agua con sal filma eskainiko dute.
Azkenik, martxoaren 21ean, Medicus Mundi elkartearen eta Retorno a Hansala pelikularen eskutik kooperazio eta elkartasunaren gaian murgilduko dira saiora hurbiltzen direnak.