Kanpainak egiten ziren urtero gizartean kontzientzia sortzeko, eta kanpaina horietan erabili diren kartelak ikusi daitezke Lasarte-Oriako Kultur Etxeangizartearen aldaketaren adierazgarri: "hasieran adimen urritasunaren arazoaren inguruan ezjakintasun, errefus eta ardurarik eza zen; 70-80 urteetan, sinpatia; hurrena 90eko hamarkadan elkartasuna; eta, azkenean, 2000 urtetik aurrera, eskubideei buruzko kontzientzia sendoa. Hori guztia islatzen dute elkartearen historiako kartelek”.
Aipagarri da, Jon Roncero eta Asier Berraondo herritarren argazkiak erabili zirela karteletako bi egiteko. Jon gurasoaren besoetan ageri da duela urte batzuek egindako kartel batean eta Asier, aldiz, ur azpian igerian beste batean.