Brigitarren komentuaren ondoan egin behar bazen ere, atzoko haize-boladen ondorioz Emakumeen Zentro Zibikoko egoitzan egitea erabaki zuten.
Honetan, Ur zentroko kidearen pausuak jarraikiz, diruzorroak eta giltzatakoak egin zituzten zentro zibikora hurbildu ziren emakumeek.
Horretarako, birziklatu ahal diren elementuak erabili zituzten.
Zentroko emakumeez gain, bertan ikusi ahal izan genituen, Jesus Zaballos alaktea eta Gizarte Zerbitzuak saileko batzorde buru den Lourdes Acevedo.
Arratsaldean aldiz, Gracia Querejeta zuzendariaren Siete mesas de billar francés filma ikusteko auketa izan zuten Zentro Zibikoan eta honen ostean, buruzko solasaldia izan zuten.
Jarraian, Nagore Vazquez psikoterapeuta Emakumeen bizitza laboralari buruz mintzo zen.