Honetan, Ur zentroko kidearen pausuak jarraikiz, diruzorroak eta giltzatakoak egin zituzten zentro zibikora hurbildu ziren emakumeek.
Horretarako, birziklatu ahal diren elementuak erabili zituzten.
Diruzorroa egiteko kola, plastikozko bi botilen ipurdiak, kremailera eta oihal zatia izan ziren beharrezkoak eta giltzatakoaren elementuak botila kortxoak, pultseren beira-aleak, hau da, abalorioak, eta alanbrea izan ziren.
Zentroko emakumeez gain, bertan ikusi ahal izan genituen, Jesus Zaballos alaktea eta Gizarte Zerbitzuak saileko batzorde buru den Lourdes Acevedo.
Zinea eta hitzaldia
Arratsaldean aldiz, Gracia Querejeta zuzendariaren Siete mesas de billar francés filma ikusteko auketa izan zuten Zentro Zibikoan eta honen ostean, buruzko solasaldia izan zuten.
Jarraian, Nagore Vazquez psikoterapeuta Emakumeen bizitza laboralari buruz mintzo zen.
Bereziki, emakumeek lanean dituzten arazo eta gizonezkoekin oraindik dituzten desberdintasunei buruz hitz egin zuen.