Beltzak Ostadar taldekoa kideak Aviron taldea ikustera joan ziren

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 9a

Lehengo larunbatean martxoak 5ean, Aviron Bayonnais eta Toulouse taldeen arteko errugby partida jokatu zen Anoetako zelaian.
Avirongo taldeak Lasarteko Beltzak Ostadar Jalai errugby eskolari 20 sarrerak oparitu zizkion Gipuzkoako beste eskolei antzera.
Gauzak honela, partida ikusteko aukera izan zuten neska eta mutil gazteek. Beltzak taldeko hainbat beterano ere egon ziren hauek laguntzen.
Partida gogorra izan zen. Defentsa lan handikoa eta azkenean, Aviron gailendu zen.
Honetaz gain, Beltzak Ostadar Jalai eskolako benjamin mailako lau kidek partida hasieran taldeei egiten zaien ohorezko pasilloan egoteko zortea izan zuten.