Politika

taxio-arrizabalaga 2011ko martxoaren 10a

Politikaz hitz egin nahiko nuke gaurkoan. Ez dut, hala ere, azken hilabeteotako egoeraren azterketa bat egin nahi, krisi ekonomiko larri batetan murgildurik gaudela azaldu edota Afrika iparraldea iraultzen ari dela errepikatu. Politikaren beste ikuspegi bat, beste perspektiba bat baita gaurkoan jorratu nahi dudana. Herrikoiagoa. Gertuagokoa.
Azken asteotan hainbat berri irakurri ostean, aspaldidanik nire buruan bueltaka dabiltzan zalantza batzuk datorkizkit eskuarteko bolalumara. Gure politikarien inguruko zalantzak dira hauek, hauen sinesgarritasunaren eta zuritasunaren ingurukoak. Egia ote, gizakia otso dela gizakiarentzat, interes eza eta anaiartekotasuna utopia bat direla?
Bozkatzeak -gu zulo beltz batetik erremedio magikoren baten bidez salbatuko gaituen norbaiten alde bada, behinik behin- zentzu osoa galdurik duela deritzot. Gaur egun mahai gainean ditugun giza baloreen araberako politikak eta politikariek, hein batean behintzat, guretzat hasiera-hasieratik ez dute interesik ezta sinesgarritasunik ere; gure kontzientziak kontrakoa sinestarazi nahi izaten badigu ere, gure nahi, desira eta diruarekin nahi dutena egiteko zilegitasuna duen elite klase baten gisara ulertzen ditugu.
Demokraziaren joko hau onartu, eta honen arauak errespetatzen zergatik jarraitzen dugun inkognita bat da niretzat. Erosotasuna aipatu izan da. Errazegia da azalpen hau, hala ere, ene ustez. Politika eta politikariekiko fede itsurik mantendu ezin dugula esanez soilik amaitu nahiko nuke. Eta ez inoren izenik aipatuz. Guztiok baitakizue nor eta zertaz mintzatu berri naizen.