Gora Lasarte-Oriako inauteriak!!!

Txintxarri 2011ko martxoaren 10a

Lehengo larunbatean goizean goiz jaiki eta eguzkiak irribarre egiten zigula ikusita, mozorroak, pelukak, zapiak , etab. jantzi eta eguraldi politaz eta inauteriaz gozatzera atera ginen.
Lerro hauekin, egun polit horretan disfrutatzera atera ziren guztiei eskerrak eman nahi nizkieke, benetan jai polita sortu zelako, goizeko txupinetik hasi eta gaueko ordu txikietaraino. Tabernariak txapo! eta pintxo poteoa txapoago!!!. Baina jai guztiek dute hobetzeko zerbait eta hona hemen nire iradokizun apala:
Jende guztia saltsan sartzeko, kalean musika megafonia, faltan bota nuen, Sagardotegi plazan zegoena gutxitxo iruditu zitzaidan .
Egun luzea eta alaia pasata igandea iritsi eta jaiaz gozatzen jarraitu nahi zutenei ez zitzaien lan erraza tokatu, kale guztiak zikinkeriaz eta kristalez beteta zeuden eta Sagardotegi plazatik, adibidez, hobe zen ez pasatzea, gaueko parrandako aztarna guztiak bertan baitzeuden.
Inauteriak guztion festak dira, beraz, horrelako ekintzak antolatuta dauden egunetan udaletxeak kaleetako garbiketa planifikatuta izan beharko luke, ez zaizue iruditzen?

Globo hegalariko bidaiari bat