Taldeko kamisetak egin, taldeko abestia grabatu, uretako kirolak, herri kirol bitxiak, kirolarien menu olinpikoaren dastaketa, gurpil gaineko kirolak, final handia eta domina banaketa izango dira aurtengo Aste Santutako txokoetan prestatutako egitaraua.
Aste Santua baino lehen
Apirilaren 18an emango zaie hasiera Aste Santuko txokoei, eta aurtengo gaia: Txoko Olinpiadak. 2 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekintzak izango dira.
Apirilaren 18an emango zaio hasiera taldeko kamiseten diseinuarekin. Eskulan honetan adin tartearen arabera teknika ezberdinak jorratuko dira.
Apirilaren 19an taldeko abestia sortu, koreografia prestatu eta grabatu egingo dute txokoetan parte hartzen duten umeek.
Apirilaren 20an, eta Aste Santuko jai egunei hasiera eman baino lehen, uretako kirolak egingo dituzte etxeko txikienek, adinka ekintza ezberdinak probatzeko aukera izango dute.
2 eta 4 urte bitarteko haurrek aquagym txiki probatuko dute. Ekintza honetarako aldatzeko arropa eraman beharko dute.
5 eta 8 urte bitartekoek waterpolo berezia probatzeko aukera izango dute. Horretarako bainujantzia eta txanoa eraman beharko dituzte.
Pazko astean dibertsioa
Aste Santuaren ostean, Pazko astea dator eta hau ere ekintzaz beterik iritsiko da.
Lehenik, apirilaren 26an herri kirol bitxiak probatuko dituzte haurrek, betiko herri kirolak baina moldaketa txiki batzuekin.
Kirolari olinpikoak ere dieta berezia egiten dute eta horregatik apirilaren 27an kirolarien menu olinpikoa dastatzeko aukera izango dute. Barrita energetiko desberdinek energiaz beteko dituzte haurrak.
Apirilaren 28an gurpil gaineko kirolak egongo dituzte. Ekintza honetan adinaren arabera kirol bat edo beste programatu da.
2 eta 4 urte bitarteko haurrek trizikloa edo patinetea eraman beharko dute ekintza honetan parte hartzeko. Eta 5 eta 8 urtekoek txirrina edo patinak, ez ahaztu!
Eta azkenik apirilaren 29an eta 30ean probatu dituzten kirol guzti hauen final handiei emango zaie paso. Final hauek Txiki Guayen jokatuko dira.
5 eta 8 urte bitarteko haurrek bi egunetan zehar izango dituzte Final handiak, gaupasa eta guzti egingo dutelarik. Horregatik, adin tarte hauetakoak apirilaren 30ean, eguerdiko 13:00etan bueltatuko dira txoko olinpiadei amaiera emango dien ekintzatik.
Ez galdu aukera
Aste Santuko txokoak 2002tik 2008ra bitartean jaiotakoei zuzenduta daude.
Goizeko 9:00etan ateak ireki eta 13:30ak arte martxan egongo dena.
Apirilaren 14a bitartean apuntatzeko aukera egongo da, baina ez galdu denbora, kopuru mugatua dago eta, lehenengo 40 haurrentzat egongo da lekua bakarrik.
Izena emateko Ttakun K.E-tik (Geltoki kalea 4, behea) pasa, 943 371448 telefono zenbakira deitu edo www.ttakun.com helbidean sartu. Bestela, Amaraun Ludotekan ere badago izena emateko aukera.
Matrikulazioa
Txoko Olinpiadetan parte hartu nahi duenak, eta Lasarte-Orian erroldatuta baldin badago, 88 euro ordaindu beharko ditu, bestela 132 euroko prezioa izango dituzte Txokoek. Honetaz gain, Amaraun ludotekako kide diren haurrek, %10 deskontua izango dute matrikulan.