Emakumearen alde

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 11

Emakumearen Nazioarteko Eguna zen asteartean. Egun seinalatu hori gogoratzeko Lasarte-Oriako Zentro Zibikoak hainbat ekimen antolatu zituen, birziklapen tailerra, Siete mesas de billar francés filmaren emanaldia eta emakume langileari buruzko hitzaldia. Baina horiek ez dira ospakizun guztiak, gaur La Ratonera antzerkia eta emakumeentzako afaria daude. /4. Orrialdea