Inguruko basoak berritzen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 11

Lasarte-Oriak Zuhaitzaren eguna ospatu du gure inguruko basoak berrituz. Ekimen hau bi egunetan banandu dute eta guztira, 150 bat zuhaixka landatu dituzte.
Herriko ikastetxeetako 4. mailako ehun bat haur izan ziren asteazkenean Buruntza azpiko mendiko magalean. Herriko lorazainen aholkuak jarraituz ederki landatu zituzten lizarrak, haritzak eta urkiak.
Atzo, aldiz, Helduen Hezkuntza eskolako, euskaltegiko eta jubilatuetako lagunen txanda izan zen.