Adimen urritasuna izatea zer den

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 11

Danok Kide gurasoen elkarteak antolatzen duen VII. Zinema Soziala zikloak adimen urritasunaren gaia jorratuz eman zion hasiera astelehenean. Lasarte-Oriako Gureak lantegiko gazteak eta arduradunak egon ziren Manuel Lekuona kultur etxeko aretoan haien lana azaltzeko. Honetaz gain, Yo, también filma ikusi zuten lehenengo saio honetara hurbildu ziren herritarrek. Amaieran, ikusleek ere hitz egiteko aukera izan zuten. Gizarte kontzientziazioa bilatzen duen ekimen honek, hurrengo astelehenean du bigarren saioa. Honetan, inmigrazioa landuko da Agua con Sal filmaren bitartez eta Esperanza Latina elkarteko kideak egongo dira haien esperientziak azaltzeko. •