Herri programa osatzeko ekimena

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 11

Ezker abertzaleak karpa bat jarriko du larunbatean, 12:00etatik 14:00etara San Pedro Eliza ondoko Elizatze plazan.
Hurrengo hauteskundeetarako herri programa osatzen ari da alderdia eta horretarako, herritarren laguntza behar du. Ekintza honetan parte hartu nahi duenak karpan eskuragarri izango den inkesta betetzea besterik ez du izango.