Lasarte-Oriako mugak ezagutzen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 11

Oinatz taldeak gure herriko bazterrak eta historia ezagutzeko aukera eskaini nahi die herritarrei.
Horretarako, martxoaren 13an, igandean, mugarriz-mugarri doan ibilbidea osatu dute Lasarte-Oriako mugak eta horien kondairak edo historia hurbiletik ezagutzeko, Brigitarren komentua, Zumaburun zegoen irla, Plazaolako trena, Azkorteko eremua, etab.
Honela, Oinatz taldeak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu irteeran parte hartzera. Goizeko 09:00etan, Jalgi taberna parean, emango zaio hasiera Lasarte-Oriaren mugak ezagutzeko aitzakiaz taldeak antolatu duen mendi martxari. Goizeko irteera izango da hau eta eguerdi aldera etxera buelta egingo da.