Istripua herrian

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 11

Bi kotxek talka egin dute gaur, 11:30ak aldera, Kale Nagusia eta Ola kalea artean dagoen biribilgunean eta horren ondorioz, ilarak sortu dira gure herrian.
Herriko udaltzainek jakin arazi digutenez, ez da zauritu larririk egon. Hala ere, kotxeetako batean zihoazen bi bidaiariak ospitalera eraman dituzte bertan aztertu eta lesiorik duten jakiteko.