12_Criado eta Cruz de Eulate ehizan irabazleak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 12a

Buruntz-Azpi ehiza eta arrantza elkarteak, martxoaren 12an, larunbatean elkarteko ehiza txapelketa antolatu zuen.
Buruntza mendiko magaletan burutu zen lehiaketan giro onean burutu zen.

Sailkapena
Gauzak honela, senior mailan, Jesus Criado izan zen irabazlea. Bigarren sailkatua Luis Sanchez eta hirugarren postuan, Asier Olazabal.
Beteranoetan, aldiz, Juan Cruz de Eulate izan zen txapelduna.

Bazkaria
Txapelketaren ostean, ohitura denez, indarrak berreskuratzeko guztiak elkarteko egoitzan bildu ziren bapo bazkaltzeko.