Lehengo igandean, martxoaren 13an, XXII. Lilatoia izan zen Donostian.
Lasterketa honek 2.000 emakume baino gehiago bildu zituen Donostiako kaleetan barrena korrika eta horietako 30 bat lasarteoriatarrak izan ziren.
Gainera, edizio honetako irabazlea herrian bizi den Pili Bodegas izan zen 18 minutu eta 17 segunduko denborarekin.