Emakumearen egunaren amaiera

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 14a

Emakumearen Nazioarteko eguna izan zen asteartean. Egunean hainbat ekitaldi egin baziren ere, bi ekintza gehiago burutu ziren ostiralean ospakizunen baitan.
Lan eta Lan antzerki tailerreko lagunek La Ratonera lana eskaini zuten Manuel Lekuona kultur etxean.
Agatha Christie idazle handiaren misteriozko lan honek amaiera arte ez du heriotzen erruduna zein den argitzen.
Ostean, Araeta jatetxean amaitu ziren ospakizunak emakumeek egin zuten afari herrikoiarekin.