Biyak-Bat elkarteko bazkide guztientzako 15 eguneko bidaia antolatu da Benidorrera. Irteera maiatzaren 15ean izango da eta itzulera 29an. Benidorreko Cristal Park izeneko hotelean hartuko da ostatu, osoko pentsioan eta edarien erregimen berezian.
Bidai honetan gainera Turiaren hiriburua, hau da Valentzia ezagutzeko parada egongo da. Eta guzti hau 559 euroko prezioa izango duelarik. Norbaitek logela konpartitu nahi ez badu 240 euroko gehigarria ordaindu beharko du.
Biyak Bat erretiratuen elkartetik gogorarazi nahi dute bidai hau aurrera atera ahal izateko gutxienez 50 pertsona beharko direla. Norbaitek informazio gehiago nahi izanez gero elkarteak Kale Nagusian duen egoitzatik pasa beharko du.