Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, elikagaien kalitateari eta segurtasunari buruzko ikastaro bat eskainiko du.
Ikastaroa martxoaren 24an emango da, Osasun zentroko bigarren solairuko areto polibalentean. Ordutegia 16:00etatik 20:00etara izango da.
Informazio gehiago jaso edo izena emateko deitu 943 53 33 03 telefonora zenbakira.