Bi kotxek talka egin zuten ostiralean, 11:30ak aldera, Kale Nagusia eta Ola kalea artean dagoen biribilgunean.
Istripua biribilgune erdian gertatu zenez, Kale Nagusia eta Beko errota kaleak norabide batean itxi behar izan ziren eta horren ondorioz, ilarak sortu ziren gure herrian.
Herriko udaltzainek jakin arazi digutenez, ez da zauritu larririk egon. Hala ere, kotxeetako batean zihoazen bi bidaiariak ospitalera eraman dituzte bertan aztertu eta lesiorik duten jakiteko.