Atletismoan trebatzen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 14a

Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetako benjamin mailako gaztetxoek Atletismo Topaketa izan zuten larunbatean Kirol guneko atletismo pistan.
Gainera, herriko gaztetxoek norekin lehiatu izan zuten, Usurbilgo Udarregi eta Donostiako Jakintza ikastetxeetako atletak ere egon baitziren topaketan.
Atletismoko pistan ibai aldetik sartzen zen haize eta hotzari aurre eginez, txandaka hiru proba, 60 metroak, pilota jaurtiketa eta luzera jauzia egin zituzten gaztetxoek.

Espainiako txapelketa

Martxoaren 5ean LOKEko Gaizka Ormazabal eta Irati Larrañaga Estatuko junior mailako txapelketan lehiatu ziren.
Larrañaga jauzi hirukoitzeko finalera iritsi zen eta 8. postua eskuratu zuen. Gaizkak berriz, 14. postua eskuratu zuen.