Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pello Eskisabelek, azken ia sei urteak, Paris ondoko Fresnes-en preso pasa ondoren, aste honetan eraman dute epailearen aurrera. Hau dela eta, astero jasotzen duen Txintxarrin herriko berriak irakurtzea herriarekiko lotura mantentzeko tresna oso baliotsua egiten zaiola aitortu, eskerrak eman, eta epaiketan epaileari esango diona helarazi digu. "Gaur, martxoaren 17an, atxilotuak izan ginenetik ia sei urte pasa direla, Pariseko Auzitegi Bereziaren aurrean ekarri gaituzte eta gu juzkatzearekin batera, Euskal Herria aspalditik bere askatasunaren alde garatzen ari den askapen borroka juzkatu nahi duzue" esan zioten hasteko epaileari.
Martxoaren 17tik apirilaren 5a bitartean epaituko dituzte Parisko Tribunal bereziaren aurrean Manu Ugartemendia eta Pello Eskisabel herritarra. Hauen ustez, "auzi-fartsa" besterik ez da eta Euskal Herriaren historia eta beraien borrokaren xehetasunak azaldu zizkioten epaileari lehen egunean. Gainera, bi preso euskaldunen ustez, "Frantzia ere saiatu da gu euskaldun gisa desagerrarazten", beraz konflikto politikoaren parte da eta ez diete aitortzen epaitzeko legitimaziorik.