Pasa den igandean, Zumaburu auzotik Oria ibaiko presaraino doan bidegorria jarraituz paseotxo bat eman nahi nuen nire seme-alabekin.
Oriako zubira iritsi nintzenean berriz, errepidea zeharkatzeko zebra biderik gabe aurkitu ginen. Ez dago gurutzatzeko modurik, ermitaraino joanez gero ere, hor ezin da berriro ibai ondora zeharkatu. Bi haur, patinak, motxila, zebra biderik ez... nahiko komeri izan genituen errepidearen bestaldera pasatzeko.
Norbaitek jarri beharko luke zebra bideren bat errepidea gurutzatzeko, ez? Udalak, Aldundiak...
A.A.