Helduentzako irristaketa ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 18a

Eguraldi ona iritsi da eta haur ugari ikusten da gure herriko kaleetan patinetan. Helduak, ordea, gutxi dira. Horregatik, Ostadar K.F.ak helduentzako irristaketa ikastaro berria antolatu du martxoaren 26 eta 27an.
Antolatzaileek aipatu digutenez, saioak goizean zehar izango dira eta prezioa 17 euro dira. Honetaz gain, irristaketa ikastaroan izena emateko epea martxoaren 23an, asteazkenean, bukatzen dela ere azpimarratu dute.
Informazio gehiago eskuratzeko Ostadarreko egoitzara, Geltoki kalea 25, hurbildu behar dira interesatuak.