Inmigrazioaren errealitatea uztartzen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 18a

Astelehenean, martxoaren 14an, Agua con sal filma eskaini zen Danok Kidek antolatutako VII. Zinema Sozialaren barruan.
Filme gogor horren emanaldiak inmigrazioaren gaia jorratzeko balio izan zuen.
Inmigranteen egoera eta euren herrialdea utzi eta bizitza hobeago baten beharra zerk bultzatzen duen azaltzeko, gainera, Esperanza Latina elkarteko kide eta lehendakaria egon ziren Manuel Lekuona kultur etxeko aretoan.
Honetaz gain, bertan bildu ziren ikusleak nahi izan zituzten galderak egin ahal izan zizkieten.