Zerbitzuaren balorazioa lantzen Zabaletan

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 18a

Zabaleta Auzolan auzo-elkartea Hiribusaren balorazioa egiten ari da. Horretarako, auzoko etxebizitza guztietan galdetegi bat utzi zuten. Honetan, hiribusaren iritzi orokorraz gain, beste hainbat atali buruz iritzia eskatzen zaie: ibilbidea, geltokiak, ordutegiak, prezioa...
Galdetegia bete ondoren, Auzoko dendan, Larre jatetxean edo Larrekoetxe bidea 5 atzealdean elkarteak duen postontzian utz daiteke. Jasotzeko azken egunak dira eta beraz orriak lehen bait lehen uzteko eskatzen zaie auzotarrei. Jasotako informazioa aztertu eta txosten bat osatuko du auzo-elkarteak, auzotarrei azaltzeko eta Udalari aurkezteko.
Auzoko guztien parte hartzea eskatzen dute, aldez aurretik laguntza eskertuz.