Gipuzkoa Zero Zabor elkarteak antolatuta Erraustegiaren proiektuaren moratoria eskatzen duen Flash Mob erraldoia grabatuko da Zubietan, martxoaren 20an, igandean.
Elkartearen asmoa Zubietako plazan elkartasun uholdea sortzea da, energia transformatzaileaz bustitzea, eta Zubietako bizilagunei besarkada bat ematea gipuzkoar guztion partetik.
Goizeko 10:30etatik hasita, hainbat entsegu egingo dira. Helduek frontoian izango dituzte; haurrek, berriz, eguerdian Porrotx eta Marimototsen laguntza izango dute pausuak gogoratu eta hobetzeko. 13:30ak aldera egingo da lehen grabaketa erreboteko frontoian eta 13:45etan bigarrena.
Eta hainbeste dantza egin ostean indarrak berreskuratzeko, barrikotea eta ogitartekoak izango dira, frontoian.
Giro ederra egongo da goiza osoan zehar plazan edo erreboteko frontoian antolatu diren emanaldiei esker, hala nola, euskal dantza garaikideak edo DJ-a.
Gipuzkoa Zero Zaborrek gonbit egiten du Zubietako Flash Mob-an parte hartu eta erraustegiaren moratoria eskatzera.