Buruntz-Azpi elkarteak hirugarren urtez calçot jana antolatu zuen bere elkartean martxoaren 26an, larunbatean, 14:00etan.
Egun horretan Porqueres herritik etorritako Josep, Maria, Enric eta Eva lagunek ekarri eta prestatutako calçotak dastatzeko aukera egongo da Basaundi bailarako elkartean, baita elkarteko lagunek prestatuko duten arkume errea ere. Calçota tipularen kimua da eta parrillan egina jan ohi da. Erretako azala kentzen zaio eta saltsa batean bustitzen da eskuekin jan baino lehen.
Honetaz gain, bazkal ostean, trikitixa eta txalaparta doinuez gozatzeko aukera egongo dela ere adierazi digute antolatzaileek.
Etxeko txikiek oraindik zehaztu gabeko menua izango dute eta 13:30ean hasiko dira bazkaltzen.
Gauzak honela, helduen tiketak 26 euro balio ditu; haurrenak, berriz, 10 euro.
Txartelak edo informazioa eskuratzeko Buruntz-Azpi elkartera hurbildu edota 666 111 907 telefono zenbakian, Tomas Arrutiri, eskaera egin behar zaio martxoaren 22a baino lehen.