Herritarren Partehartze Karpa jarri dute martxan berriro

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 19a

Lasarte-Oriako Herritarren Plataformak kalera aterako du berriz ere, Herritarren Partehartze Karpa gaur. Zabaleta auzoko Antonio Blas plazan egongo dira gaur goizean, 11:00etatik 13:00ak bitartean.
"Lasarte-Oriako biztanleok gure auzoetako arazoak ezagutzen ditugu eta kasu egin eta entzungo digun udala behar dugu. Herritarren partehartzea da bidea", diote ekimen honen antolatzaileek eta zera atxikitzen dute, "helburua gure bizilagunei hurbiltzea eta entzutea da. Zuen kezka, arazo, ekimen, aholkuen berri izan nahi dugu eta guztia udaletxera helaraziko ditugu funtzionamendu hobeago bat lortzeko".