Errausketaren aurkako Flash Moba egingo da Zubietako erreboteko frontoian. Dantza ikasteko betarik izan ez dutenentzat, edo errepasatu nahi dutenenentzat entsaioak egongo dira goiz osoan zehar frontoi estalian. Bertan gainera otartekoak, barrikotea eta freskagarriak egongo dira.
Plazan berriz, 11:00 – 11:30: Amerika Latina Unida taldeak, dantza latinoak eskainiko dituzte. Gero 11:30 – 12:00: Ibarrako Alurr taldea, euskal dantza garaikidea eskainiko du. 12:00 – 12:30: Porrotx eta Marimotots, haurrekin dantza entseguak egingo dituzte eta amaitzeko 12:30 – 13:00: Break & Freestyle, dantzarien arteko dueluak ikusteko aukera egongo da.
Jarraian, erreboteko frontoian, 13:00 – 13:30: D.J.bat egongo da eta ondoren bi aldiz grabatuko da Flash Mob-a, 13:30ean eta 13:45ean.