20_Lore eskaintza egin zioten Froilan Elesperi

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 20a

Hamar urte bete ziren atzo, martxoaren 20a, Froilan Elespe, Lasarte-Oriako alkateordea hil zutenetik. Egun hori gogoratzeko, aurten ere, PSE-EE alderdiko kideek Elesperen oroimenez lore eskaintza egin zuten herriko hilerrian.
Bertan, besteak beste, Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkatea, Iñaki Arriola Gipuzkoako Idazkari Nagusia, herriko zinegotziak eta hainbat alderdi kide eta lagun egon ziren alarguna eta familiaren ondoan.