UNE 175.001 Kalitate-ziurtagiria eskuratu dute herriko hiru dendek

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 21a

Lasarte-Oriako Aterpea Merkatarien elkarteko kide diren hiru komertziok, Maiane lurrindenda, Abreu Bazarra eta Arregui elektrizitate dendak, UNE 175.001 merkataritzako kalitate-ziurtagiria eskuratu dute.
Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak ematen dituen ziurtagiri hauek bezeroarentzako arreta-zerbitzua kalitatezkoa dela eta komertzio horretako langileen profesionaltasuna baieztatzen dute.
Ermuako antzerki aretoan atzo burutu zen ekitaldian Eusko Jaurlaritzako eta Euskaldendak elkarteko ordezkarien eskutik hartu zuten hiru dendek kalitate hori ziurtatzen duen diploma, Euskadiko beste 97 komertziorekin batera.