Berriro ere jarri dute martxan Lasarte-Oriako Herritarren Plataformako kideek Herritarren Partehartze Karpak. Larunbat goizean Zabaleta auzoan izan ziren. Hasiera batean 11:00etatik 13:00ak arte egon behar baziren ere, lehenago jaso behar izan zuten eguraldia medio.
Karparen bidez, plataformako kideek, herritarren kezkak, arazoak, ekimenak ezagutu eta bildu nahi dituzte, gero udalera behar duen moduan iritsi daitezen.
Hamabos egun barru Zumaburu auzoan egongo dira eta hilabete barru (gutxi gorabehera) Andatza plazan izango dituzue zain zuen kezkak edo kexak helarazteko.