King Kong neska izeneko antzezlana eskaini zuen Josune Monton aktoreak ostiral iluntzean Jalgin.
Energia askorekin, Josunek Virginie Despentes idazle frantziarraren Teoria King Kong liburuko hitzaurrearen itzulpena eskaini zuen. Emanaldiaren hasieran Barbie itxurako panpin bat kaiola baten barruan sartu zuen, bere poltsan zituen tramankuluak atera eta azalpenei ekin zion. Mundu honetan, gizartean dauden emakume mota ezberdinak azaldu zituen. Argi azaldu zuen gainera, gizarteak markatu nahi duen emakume-ama tipologi idealizatu hori ez zuela ezagutzen, agian ez dela existitzen.