Telleria anaien idi parea nagusi Aiako proban

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 21a

Pepenea baserriko Iñaxio eta Joxe Antonio Telleria anaien idi parea nagusitu zen Aian martxoaren hasieran jokatutako proban. Jada ez da idirik erabiltzen baserriko lanetarako, baina oraindik badira soilik probetarako idiak hazten dituztenak. Pepenea basrrikoak horren adibide, zazpi idi bikote dituzte oraindik.