Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo egin zen Zubietan, festa erraldoia Errauskailuaren eraikuntzaren moratoria eskatzeko. Gipuzkoa Zero Zaborrek deituta, asteak dira interneten eta hainbat herritan dantzaren bideoak eskaini eta entsaioak antolatu direla atzoko koreografia ikasteko. Zubieta gainezka egon zen goiz osoan zehar, bai pailazo, Dj edo dantzariak ikusteko, baita dantzatzeko ere. Dantza behin baino gehiagotan egin zen, eta saio batzuetan kartulina berdeekin, MORATORIA hitza irudikatu zuten dantzariek, globo baten bidez hartutako irudietan ikusteko.