Retorno a Hansala filmak eman zion amaiera atzo iluntzean Danok Kide elkarteak antolatutako VII. Zine Sozialeko zikloari. Filmaren ondoren, koperazioa eta solidaritateari buruz aritu ziren Medicus Mundi erakundeko kideak.
Antolatzaileak oso gustura daude aurtengo edizioarekin, oso jendetsuak izan direlako eta ikusleek solasaldietan parte hartu dutelako.