Olmos eta Garrido Estatuko txapelketarako sailkatu dira

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 24a

LOKEko judo ataleko gazteak Estatuan, batetik bestera dabiltza. Martxoaren 12an, Mario Garrido eta Josu Olmos Murtzian borrokako txapelketan egon ziren; Leire Zubizarreta eta Esteban Martinez judo ligako jardunaldian parte hartu zuten Madrilen eta lehengo larunbatean, arestian aipatutako Mario eta Josuk Lezon izan zuten txapelketa.

Judo

Honela, larunbatean martxoaren 19an junior mailako Estatuko txapelketarako sailkapen saioa egin zen Lezon
Bertan Gorka Aristegik zuzentzen dituen Mario Garrido, 66 kilo azpiko mailan, eta Josu Olmos, 55 kilo azpiko mailan, sailkatu ziren Madrilen apirilaren 2an egingo den Espainiako txapelketako finalerako.
Era berean, martxoaren 12an, Leire Zubizarreta eta Esteban Martinezek Ama Guadalupeko taldearekin Madrilen ospatu zen taldekako ligako bigarren jardunaldian parte hartu zuten eta lan ona egin zuten biek.

Borroka

Eta egun horretan ere, borrokako kadete eta senior mailako Espainiako txapelketa burutu zen Murtzian.
Bertan, LOKEko Mario Garrido eta Josu Olmos Euskadiko selekzioarekin lehiatu ziren kadete mailan.
Biek hirugarren postua eskuratu zuten haien kategorietan, herrira brontzezko bi domina ekarriz.
Herriko eta Euskadiko selekzioa osatzen zuten gazteen lorpenek, gure selekzioa kadete mailako garaile izatea ekarri zuen.