Udaltzainen bulegoan gauza hauek daude jasota, urrezko aliantza Jose Luis grabaketarekin, lau bizikleta, hiru erloju, urrezko pultsera, eraztun bat, diru zorro bat, neskaren eskumuturreko bat, bi zilarrezko pultsera, bi betaurreko graduatu bata zorroarekin, poltsa eta telefono mugikor bat, haur zamarra bat, bi larruzko zamarra eta belarritako batzuk.
Gauza hauen jabeak direla egiaztatzen duten herritarrek, hilabeteko epean jaso behar dituzte. Horietakoren bat ikuskatzeko interesaturik dauden pertsona guztiei eskatzen zaie Udaltzainen Bulegora hurbil daitezela, 09:00etatik 13:00etara.