Txakurrak eta legedia

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 25a

Lasarte-Oriako txakurren jabeek Euskadin indarrean dagoen legedia ezagutu ahal izan zuten asteazkenean kultur etxean eskaini zen hitzaldian.
Honetan, besteak beste, animalien babesa, tratu txarrak edo arraza arriskutsuei dagokien legeak azaldu zituzten “Noble y Fiel Amigo” elkarteko kideek.
Hitzaldi hau Udalak eta elkarteak hitzartutako txakurren jabeei eskainitako ikastaro teoriko praktikoaren hirugarren saioa izan da. Hurrengoa, maiatzaren 25ean izango da.