Zerrenda aurpegi berriak eta esperientzia duen jendeak osatzen duela azaldu zuen Jesus Zaballos alkategaiak.
Honela, Zaballosez gain, Iñaki Mujika, Nerea Artamendi, Txus Alonso, Lourdes Acevedo, Martin Moreno, Marisa Zubiri, Fernando Escoriaza, Nicole Palacios, Iñigo Alonso, Jose Rodriguez, Lupe Mazuela, Jose Luis Lopez Rioja, Mercedes Gonzalez, Julio Gonzalez eta Jacinto Hernandez dira PSE-EEk aurkezten duen taldean.
Zerrendako azken lekuan, "herriaren alde lan egin duen edo herriarekin zer ikusi handia duen pertsona joan ohi da," azaldu zuen Zaballos alkategaiak. Leku hori, Froilan Elesperen alarguna den Tomasi Pelazek beteko du.
Lan egiteko prest
Talde honek lan egiteko gogoa duela eta herria zuzentzeko ongi prestatutako jendea dela azpimarratu zuen Zaballosek. "Herritar ugari dago taldean eta gainera, herrian elkarte desberdinetan lan egin dutenak gehienak," azaldu zuen.
25 urte hauetan alderdi sozialistako Gobernu Batzar desberdinek egin duten lana eta kudeaketa taldea honen bermea direla azpimarratu zuen Zaballosek.
Horregatik, herritarrei haien konfiantza PSE-EE alderdian jartzeko eskatu zuen, "Lasarte-Oria garatzen jarrai dezan".