Gazte taldeak prestatu duen festaren helburua Adsis Fundazioak Ekuadorreko Esmeraldas lurraldean duen Ateak irekiz proiekturako dirua jasotzea da. Proiektu honen bidez, Esmeraldas eremuko haur, gazte eta emakumeen hezkuntza eta aisia sustatu eta pobrezia egoeran dauden familien laguntza bermatu nahi du Adsis Fundazioak eta herriko gazte taldeak.
Merkatua eta tailerrak
Elkartasun festa gaur goizeko 11:00etan hasiko da, Brigitarren plazan eta 14:00ak arte, egongo dira bertan.
Haurrentzako eskulan tailerrak; Bidezko Merkataritzako produktuak erosteko aukera; Bigarren eskuko produktuak salgai eta azken orduan, zozketa egingo dute Ostarte taldeko lagunek.
Saria produktu desberdinekin osaturiko saski bat izango da eta honetaz gain, tabernatxo bat ere jarriko dute, haurrak tailerrean dauden bitartean gurasoek zerbait hartu dezaten.
Kontzertuak
Arratsaldean, berriz, Andatza plazara lekualdatuko da elkartasun jaialdi hau.
Bertan, 19:00etatik 23:00etara, kontzertuetaz gozatzeko aukera egongo da. Estilo desberdinetako taldeek, hala nola, A Human Disaster, Tamerlayn, A pie de callle edo Seventh string Donostia eskainiko dituzte haien abestiak.
Eta hemen ere, txosna bat jarriko dute dirua biltzeko.