Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekuadorren Esmeraldas proiektua garatzeko laguntza biltzeko helburuarekin Elkartasun Jaia egin zuten Ostarte elkarteko laguntzaile gazteek larunbatean. Batetik goizeko 11:00etan hasi eta eguerdira arte haurrentzako tailerrak, bidezko merkataritza postua eta taberna txiki bat jarri zituzten Brigitarren plazan eta arratsaldeko 19:00etatik gauerdira bitartean musika izan zen Andatza plazan. A Human Disaster, Tamerlayn, A pie de callle eta Seventh string Donostia taldeek parte hartu zuten kontzertuan.
Adsis Fundazioak Ekuadorreko Esmeraldas lurraldean duen Ateak Irekiz proiekturako dirua biltzeko helburuarekin Brigitarren plazan merkatu txiki bat jarri zuten, postu batean itsasoz bestaldeko hainbat produktu bidezko salneurrian erosteko aukera eskainiaz eta beste batean bigarren eskuko jostailuak eskuratzeko.