Buruntz-Azpi elkarteak aurreko asteburuan, hau da martxoaren 26an, larunbatean, egin zuen Calçotada festan 65 bat lagun bildu ziren, 55 heldu eta 10 haur hain zuzen ere. Otordua, denbora aurrera joan ahala, festa bihurtu zen urtero bezala. Aurtengoarekin jada hirugarren urtez jarraian ospatu dute Calçot jana Lasarte-Orian, eta horrela jarraituz gero tradizio bihurtuko da.
500 inguru calçot ekarri eta erre zituzten Basaundi auzoko elkartean, ondoren erretako azala kendu, saltsa batean busti eta eskuekin jateko.
Urtero bezala ere, Calçotaz apartez arkume errea ere jateko aukera izan zuten bertan bildu ziren 65 pertsonek.
Gironako Porqueres herritik etorritako Josep eta Maria Kataluniako bikoteak ekarri zituzten gero Buruntzazpi kanpoan erre zituzten Calçotak.