11:00etan hasiko diren lasterketa desberdinetan, Lehen Hezkuntzako haur eta gaztetxoek parte hartuko dute. Izan ere, parte hartzaileen adinaren arabera, ibilbideak luzera desberdina izango du.
Eta lasterketaren ostean, zozketa bidez, sariak banatuko dira.
Izena ematea
Partaidetza irekia da eta honela, herriko eta inguruko beste ikastetxeetako ikasleei gonbidapena luzatzen zaie krosean parte hartu dezaten. Oraindik izena eman ez dutenek, gaur bertan, lasterketak hasi baino lehen aukera izango dute.