Zortzigarren Laburbiran, bederatzi lan ikusgai

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 28a

Ostegun iluntzean Topaguneak antolatzen duen Laburbiraren VIII. edizioa eskaini zen Jalgi kafe-antzokian Ttakunen eskutik Okendo Zinema Taldearekin elkarlanean. Guztira euskarazko bederatzi lan eskaini ziren, bederatzi film labur, hauetatik hiru Kameratoia lehiaketako hiru talderen lanak. Laburrak ikusi ondoren, S@rtaldea lanaren zuzendariarekin, Jon Artolarekin solasaldia izateko aukera egon zen. Artola iaz hasi zen laburrak sortzen, bideoz grabatzen duen argazki kamara bat erabiltzen du, eta dagoeneko bost lan egin ditu, ostegunean eskainitakoa bere bigarren lana da. Oraingoz ez du planteatu aktoreekin lan egitea, nahiago du bestelako irudiak grabatzea.